XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24. Babarrun batek bere barruan sei hazi baditu, zenbat obulu zituen obulutegian?

25. Landare batzuk nektarra jariatzen dute.

Zein funtzio du nektarrak landareen ugalketan?

26. Ordena itzazu hurrengo esaldiak.

- Haizeak edo intsektuek garraiatutako lorauts garaua lorezilaren estigmara iristen da.

- Ugalketarako garaia iristen denean, estaminetako anterak ireki egiten dira eta lorautsa ateratzen da.

- Obulutegia fruitu bihurtu arte hazten da.

- Lorauts garaua estiloan zehar jaisten da obulutegiraino eta obuluarekin elkartzen da.

Landare baten jaiotza

Nahiz eta natura gero eta hobeto ezagutzen dugun, izaki bizidun baten bizitzaren hasiera misteriotsua izan ohi da.

Honako esperientzia honekin, landare baten jaiotza behatzeko aukera izango duzu.

27. Orain, landare bat landatuko duzu.

Beharrezko materiala:

- Kristalezko ontzi bat.

- 5 edo 6 babarrun.

- Filtrozko papera edo paperezko zapiak.

- Kotoia.

- Lupa bat.

- Erregela bat.

Prozedura edo zainketa:

- Ipini babarrunak uretan egun osoan zehar.

- Garbitu ondo kristalezko ontzia.

- Ipini filtro-papera ontziaren barrualdea estaltzeko moduan.

- Ipini bustitako kotoi bat hondoan.

- Ipini babarrunak filtro-paper eta kristalaren artean.

- Kotoiak heze egon behar du.

- Gogora ezazu, ernaltzeko, uraz gain haize eta tenperatura egokiak beharrezkoak direla.